2017-18ko
ikasturtea indartsu eta gogoz hasi gara. Pasa den ikasturtean metodologia
aldaketari ekitea erabaki genuenez, aurten gure zonaldeko Berritzeguneko
formakuntzan eman dugu izena. Formakuntza interesgarri honi amaiera emateko,
Baztango Haurreskolara joan gara bisitan. Bertan, Malaguzzi eta Pickler-en
filosofia aurrera eramaten dute. Filosofia honek haurren interesak, ezaugarriak
eta beharrak izaten ditu ardatz.
Heldu da momentua, aldaketa gertu daukagu!
Hona hemen Elizondoko eskolari ateratako argazki batzuk.